Eguneratua:
Obra
Formatua, aurreikusitako iraupena, garapen fasea eta sinopsi laburra. Gidoia edo banakapena badago, esan zein bertsio den eta zer alda daitekeen. Lehen bilerako ez da material konfidentzialik bidali behar.
Egutegia
Bereizi nahi dituzun datak eta baieztatutako datak. Aktoreen eskuragarritasunak, urte sasoiak, lokalizazioek eta finantzaketa epeek plana baldintzatzen dute. Datu horiekin hainbat aukera proposa ditzakegu.
Aurrekontua eta finantzaketa
Aurrekontu tarte bat nahikoa da. Esan zer finantzaketa dagoen baieztatuta, zer dagoen negoziazioan eta zer bazkide edo herrialdek parte hartzen duten.
Euskadiko gastua eta hizkuntza
Filmaketaren eta postprodukzioaren zer zati egin daitekeen hemen, eta zer hizkuntzatan filmatuko den. Kenkariaren ehunekoan eragin handia duten bi datu dira.
Zer behar duzu guregandik
Production service, koprodukzioa, aurrekontua eta filmaketa plana, pizgarria eta finantzaketa, edo kostuen kontrola. Esan ere nork hartzen dituen erabakiak eta nork kontratatzen duen zure ekoizpenean.
Hurrengo urratsa
Informazio honekin, irismena, arduradunak, egutegia eta beharrezko dokumentazioa jasotzen dituen proposamena bidaliko dizugu.
